Albistegia: Evening albistegia
Erredaktorea: Aitzol Bilbao
Atala: Euskara
"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" jardunaldiak antolatu zituen Euskarazko Komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Tokian tokiko informazioa irratian euskaraz zabaltzearen garrantziari buruz hitz egin zen.
Bilbo Hiria Irratiko esataria den Xabier Monasterioren ustetan, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna lagungarria izan daitezke euskal irratiak. Gai garrantzitsuenak tokian tokiko gaiak izan beharko litzatekeela ere azpimarratu zuen.
Jose Luis Aizpuru, Mikel Bujanda eta Ismael Diaz de Mendibil ere ekitaldian izan ziren eta euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantziaz mintzatu ziren.
Arratsaldean (LTD) Lurreko Telebista Digitalari buruzko ekarpenak nabarmendu zituzten, Iñaki Ziarsola Hala Bedi Arabako irrati libreko kideak esan zuen bezala. Honek irrati librea aldarrikatu zuen, LTDan irratia entzuteko aukera dagoela nabarmenduz.



















No hay comentarios:
Publicar un comentario