sábado, 19 de diciembre de 2009

Munduko argazkirik handiena



Alemania estatuko Dresde herriak dauka munduko argazki digitalik handiena izatearen pribilegioa. 26.031.250.000 pixeles (26 gigapixel) osatutako irudi hau egiteko 1.655 instantanea behar izan ziren. Papelean 105 metroko luzera dauka. Argazkia hemen ikusi dezakezue.


Harrigarria bada ere, 360Cities izeneko webguneak ere 18 GIGAPIXELEKO argazkia argitaratu du, esfera formako munduko handiena.

Pragako argazki hau egiteko 600 instantanea behar izan ziren, denak oso resoluzio handikoak. Argazkiari zoom bat eginez, urruneko leihoak ere ikusi daitezke!

Gaineratu behar da www.360cities.net/prague-18-gigapixels helbidetik sartuz, joku batean sartu ahal zarete eta 1.000 dolar irabazi. Irabazteko webguneak Twiter esaten dizun pistesbaliatuz 30 irudiak aurkitu behar dituzu argazkian. Baina ematen du ingelesez izango dela. Jokoa 21 egun barru hasten da.



Informazio iturria: www.engadget.com

jueves, 17 de diciembre de 2009

Amaiurko Gaztelua

Oso garrantzitsua izan zen Amaiurko gazteluan gertatu zen gudari buruzko lan txiki bat da. Bideo honekin gehienbat borrokan parte hartu zuten 200 nafar gudariak azpimarratu nahi izan ditut, nafarroa librearen adibide garbia direlarik. Kasu honetan Espartan gertatu zen gudarekin alderatu nahi izan dut, bai ideologikoki bai beste hainbat gauzengatik berdin-berdinak direlako.

Eskerrak eman nahi dizkiot Exkixu taldera, baita Alex Sardui abeslariari ere. Ez dira gutxiagorako argazkiko egileak. Hona hemen bideoa:




miércoles, 9 de diciembre de 2009

Apple Tablet

Hainbat webgunek aipatzen duten moduan, Apple Tablet ordenagailu txikia (netbook) da gehien itxaroten den berritasun teknologikoa. Horren adibide garbia Googlen “apple tablet” jarriz agertzen diren 15,500,000 emaitzak dira (jakinda produktu hau ez dutela baieztatu sortuko dutenik ere).

Dakigunez bi modelo egongo dira: batek 10,6 hazbeteko ukimen pantaila izango du, LCD TFT tipokoa; besteak aldiz, 9,7 hazbeteko OLED ukimen pantaila. Horrela, lehen modeloaren prezioa 800 eta 1000 dolaren artean ibiliko da. Bigarrena, aldiz, 2000 dolar inguruan.

Itxuraren aldetik, gaineratu behar da ez dagoela ezer garbi, baina entzuten da Iphone baten itxura izango duela, webcam batekin erantsia. MIMO 720 baten itxura izango du, gutxi gora-behera.

Hala eta guztiz ere, 2010. urterarte itxaron beharko da jakiteko informazio guzti hau egia den. Bitartean, bakoitzak bere imajinazioa erabili beharko du.



Irrati lana

Irratiaren izena: ESPN
Albistegia: Evening albistegia
Erredaktorea: Aitzol Bilbao
Atala: Euskara
Iraupena: 47 segundu

"Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta Internet" jardunaldiak antolatu zituen Euskarazko Komunikazio Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. Tokian tokiko informazioa irratian euskaraz zabaltzearen garrantziari buruz hitz egin zen.

Bilbo Hiria Irratiko esataria den Xabier Monasterioren ustetan, hizkuntza komunitateak trinkotzeko tresna lagungarria izan daitezke euskal irratiak. Gai garrantzitsuenak tokian tokiko gaiak izan beharko litzatekeela ere azpimarratu zuen.

Jose Luis Aizpuru, Mikel Bujanda eta Ismael Diaz de Mendibil ere ekitaldian izan ziren eta euskarazko irratiek euskal hiztunengan duten garrantziaz mintzatu ziren.

Arratsaldean (LTD) Lurreko Telebista Digitalari buruzko ekarpenak nabarmendu zituzten, Iñaki Ziarsola Hala Bedi Arabako irrati libreko kideak esan zuen bezala. Honek irrati librea aldarrikatu zuen, LTDan irratia entzuteko aukera dagoela nabarmenduz.