viernes, 20 de noviembre de 2009

Irrati eta telebista lanak



Irrati eta telebistako testuekin hasi aurretik, gustatuko litzaidake esatea nire ustez Julio Ibarra eta Josu Loroño direla aurkezlerik onenak. Faltan botatzen dira beraien arteko elkarrizketak, baita algarak ere.

Irrati lanak:

“Hasian hasi” liburuaren aurkezpena

Irratiaren izena: ESPN
Albistegia: Morning albistegia
Erredaktorea: Aitzol Bilbao
Atala: Euskara
Iraupena: 27 segundu


“Hasian hasi; Beskoitzeko euskara” da Henri Duhau iparraldeko idazlearen liburu berria. Lapurdiko herri horretako euskarara eta bertako bizimodura hurbiltzen gaitu Duhau jaunak. Aurkezpena urriko hamaseian izango da, goizeko hamaiketan, Beskoitzeko herriko etxean.

Bi holandar gaztek leherkari bat egin dute eta hamar pertsona zauritu dituzte futbol armailetan

Irratiaren izena: ESPN

Albistegia: Latenight albistegia
Erredaktorea: Aitzol Bilbao
Atala: Sport
Iraupena: 29 segundu

Ajax eta Feyenoorden arteko partidan bi hintxa holandarrek ikusleengan leherkari bat bota zuten, 15 pertsona zaurituz. Hamar urteko kartzela zigorra eta indemnizazioa eskatu du epaitegiak.

domingo, 8 de noviembre de 2009

Hizkuntza guztiak menperatzeko tresna?


NEC enpresa japoniarrak Tokioko azoka batean Tele Scouter izeneko betaurreko itzultzaileak plazaratu ditu, The Telegraph egunkariak azaldu duenez.


Produktu honen zeregina sinplea da: betaurrekoan atxikiturik dagoen mikrofono eta kamera batek elkarrizketako hitzak hartuko ditu, soinuak eskumuturreko ordenagailu txiki batera bidaliko dira eta honek, azkenik, urrutiko zerbitzari batera bidaliko ditu. Zerbitzari hau izango da hitzak nahi den hizkuntzara itzuliko dituena, itzulitakoa betaurrekoan testu formatuan agertuz.


Egileek azpimarratu dutenez, prozesu honek ez ditu hiruzpalau segundo tardatuko. Gainera, betaurrekoek ez dute pisu askorik izango eta denbora luzean eraman ahalko dira.


Heldu ahal da itzultzaileak jubilatzeko eguna? Zertarako balioko digute hizkuntzak jakitea? Honelako milaka galdera egin daitezke produktu honegatik. Momentuz ez da oso merkea: 1.200.000€ 30 pertsonentzako lot batek. 2010erako dendetan egotea espero da.

miércoles, 4 de noviembre de 2009

Soinuak

Gaur egun hainbat webgune edota software daude internetetik bideoak deskargatzeko. Horietako bat www.zamzar.com edota www.bajaryoutube.com.


Bideoak Mp3 formatuan ere deskargatu daitezke http://vidtomp3.com/ edota Firefox nabigatzailean pluggin bat jarriz: https://addons.mozilla.org/es-ES/firefox/addon/11047.


Programak ere badaude hau egiten laguntzen dutenak: Youtube Downloader, Videora Ipod Converter, Ultraget Video Downloader... (Softonic).


Musika entzun nahi bada, hona hemen lekurik interesgarrienak:

http://www.spotify.com/es/

http://www.rockola.fm/

http://www.jamendo.com/es/

http://www.enladisco.com/


Eta zure soinuak igo nahi badituzu: www.goear.com


Hona hemen nire audiolana:

domingo, 1 de noviembre de 2009

Evolution

Bi iragarki erakutsi nahi dizuet.

Lehenengoa Saturn elektronika enpresa alemanak egindako iragarki bat, gizakiaren eboluzioa teknologiaren ikuspuntutik ikusita.



Bigarrena, Guinness garagardo markak egindakoa. Kasu honetan, eboluzioaren ildoa jarraitu nahi izan dut. Oso iragarki ona, gizakiaren eboluzioa atzeraka agertzen baita, azkenean esanez: “gauza onak itxaroten dutenentzat etortzen dira”.