
Hainbat webgunek aipatzen duten moduan, Apple Tablet ordenagailu txikia (netbook) da gehien itxaroten den berritasun teknologikoa. Horren adibide garbia Googlen “apple tablet” jarriz agertzen diren 15,500,000 emaitzak dira (jakinda produktu hau ez dutela baieztatu sortuko dutenik ere).
Dakigunez bi modelo egongo dira: batek 10,6 hazbeteko ukimen pantaila izango du, LCD TFT tipokoa; besteak aldiz, 9,7 hazbeteko OLED ukimen pantaila. Horrela, lehen modeloaren prezioa 800 eta 1000 dolaren artean ibiliko da. Bigarrena, aldiz, 2000 dolar inguruan.
Itxuraren aldetik, gaineratu behar da ez dagoela ezer garbi, baina entzuten da Iphone baten itxura izango duela, webcam batekin erantsia. MIMO 720 baten itxura izango du, gutxi gora-behera.
Hala eta guztiz ere, 2010. urterarte itxaron beharko da jakiteko informazio guzti hau egia den. Bitartean, bakoitzak bere imajinazioa erabili beharko du.




















No hay comentarios:
Publicar un comentario